Jon Tangerstad
Eroski City Nagoi Elikaduran hasten ditu praktikak
Pauso berriak Programaren (
Atzegi+
Gureak) bitartez.
Otsailean amaitutako prestakuntzan ikasi duen guztia praktikan jartzeko gogo biziz hasten da, eta lankide berriak ezagutzeko irrikaz dago.
Jonek, zerbitzu anitzetan kolaboratzaile lanak egingo ditu, zehazki, okindegian, birjarpenean, produktuen aurreratzean eta abar. eta Nagore eta Juanma erreferenteen eta lankideen laguntza izango du.
Pauso Berriak Programatik (
Atzegi+
Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu
Eroski City Nagoi Elikadurari, Jonek taldean parte hartzeko izan duen aukera eta harrera beroagatik.
Animo etapa berri honetan Jon!!
_____________________________________________________________________________
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak