Aihotz Albizu 2010.urtetik ari da
Andoaingo Udalean lanean
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren bidez, zerbitzu okupazionalaren esparruaren barruan. Bere eginkizunak Udaletxeko departamentu ezberdinetan burutzen ditu. Aihotzek ikasten eta garatzen joateko denbora eta laguntza izan ditu ordutik eta, aurrerapen hauen jakitun izanik,
Andoaingo Udalak konfinamenduan zehar plenoan onartu ondoren, Uztailaren 1tik aurrera Aihotzek lan kontratua lortu du.
Goizero, Urnietatik autobusez joaten da Aihotz lanera, beti pozik eta lanerako prest! Urte guzti hauetan zehar lan ezberdinak burutu behar izan ditu eta paregabe egokitu izan da beti aldaketetara. Asteburua "pilak kargatzeko" erabiltzen du astelehenean lankideekin elkartzeko irrikitan.
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programatik eskerrak eman nahi dizkiogu
Andoaingo Udalari aurrerapauso hau emateagatik, eta baita bertako langile guztiei ere, Aihotzen egunerokotasuna hobetzeagatik. Bestalde, esker berezi bat, denbora guzti honetan bere erreferente izan den eta aurten jubilatzen den Arantxa Sanzi, urteetan zehar Aihotzen lana antolatzen laguntzeagatik eta bere garapena bultzatzegatik. Mila esker!
Zuri, Aihotz, zorionak! Denbora guzti honetan egindako esfortzuaren emaitza da lortutakoa! Ziur gaude ederki ospatuko duzula! Zorte on etapa berri honetan!
______________________________________________________________________________
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak