Kutxa Fundaziora gogotsu eta motibatuta itzultzeko asmoz, Ainhoa zerbitzu okupazionalaren bitartez bertara itzuli da. Atzean geratu da ia martxoaren 13a, egun berezia Ainhoarentzat, bere lehen eguna izan baitzen. Egun berezia baino arraroa ere, egun haietan konfinamenduaren atarian bait ginen.
Normaltasunera itzultzen ari garenez, Ainhoa berriro bere bulegoko zereginetara itzultzeko aukera izan du, betiere egungo prebentzio-neurri guztiak kontutan hartuta.
Ainhoak itzulera ezin hobea izan du, Kutxa Kultur Kutxa Fundazioko lan taldeak harrera ezin hobea egin baitiote, uneoro laguntzeko prest azalduz.
Hori dela eta, Ainhoak experientzia ezin hobe honetan bere gaitasunak azaltzeko eta indartzeko aukera izango du.
Pauso Berriak programatik( Atzegi+ Gureak) Kutxa Kultur Kutxa Fundazioari eskerrak eman nahi dizkiogu Ainhoaren itzuleragatik.
Eskerrik asko.
Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)