2020 / Uztaila / 03
Gorka pozik Bergarako Mizpirualde egoitzan normaltasun berrira itzuli ostean.
Nahiko luzea egin zaio konfinamendu hau Gorka Fernandezi, baina azkenean normaltasun berrira itzuli ahal izan da. Gorkak dioen bezala, lanera itzultzea iluzioz eta emozioz beteta egon da, "asko aspertzen nintzen lanera joan gabe".
Kostatu egin da malkoei eta batez ere besarkadei eustea, bere lankideekin topo egin duenean, Gorkaren falta handia somatu dute egoitzan.
Izan ere, Gorkak bere lanarekin egoitzan ematen duenaz gain, poza eta umore ona ere transmititzen ditu. Oso baloratuta eta eskertuta sentitzen da egoitzan lan egiteko aukera izateagatik.
Gure esker ona hainbesteko dedikazioarekin egiten duzuen lanari, batez ere bizi izan diren une latzetan eta baita Gorka lanera itzultzea errazteagatik.
Onena opa dizugu Goe!