2020 / Ekaina / 12
Kontaktua galdu gabe!!
Pixkanaka, Pauso Berriak Programan (Atzegi+ Gureak) parte hartzen duten pertsona askok, lan egiten duten enpresa ezbedinetan lanean hasi dira, eta gu ere pixkanaka gogotsu aktibatzen hasi gara. 

Oraindik lana hasi ezin duten pertsonekin harremanetan jarri gara eta haiekin egunerokotasuna nola doan ikusteko komunikazio ibilbide bat sortu dugu; Eguna nola joan den ikusteko bideo-deia, bueltarako daukagun intrigaz eta lankideak ikusteko gogoaz hitz egiteko gelditu, konbertsazio sinple baterako telefono deia.... .

Konfinamenduaren bizipenak kontatzeko edo prebentzio neurriez hitz egiteko, Telefonoa, bideo deia, whatsapp-a, jitsii, zoom, houseparty edo kafetegi batean geratzea lagungarriak diren tresnak dira pertsonekin kontaktua mantendu eta egoera pertsonal zein laboral berrira egokitzeko.

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: