GUREAK INKLUSIO FUNDAZIOA, BOTIN FUNDAZIOAREN TALENTU SOLIDARIOAREN SAREAN, PAUSO BERRIAK PROGRAMAREN BIDEZ (ATZEGI + GUREAK)
Une zail hauetan, oso albiste onak iristen zaizkigu!
Pauso Berriak Programaren (
Atzegi +
Gureak) bitartez,
GUREAK INKLUSIO FUNDAZIOA,
Botin Fundazioaren
Talentu Solidarioaren Sarean, estatu osoko 265 elkartek osatutako elkarlaneko sarea, parte hartzeko hautatutako 14 erakundeetako bat izan da.
Talentu Solidarioko XI. edizioan hautatutako 14 erakunde sozialak, ezagutza eta gaitasun digitalei, estrategiari, finantza-iraunkortasunari, komunikazioari eta inpaktuaren neurketari buruzko prestakuntza jasoko dute.
TALENTU SOLIDARIOA, Hirugarren sektoreko prestakuntza bultzatzera bideratutako bi urteko iraupeneko Programa bat da, ONG txikiei edota ertainei laguntza ematen die; eraginkorragoak, jasangarriagoak eta eragin sozial handiagokoak izan daitezen laguntzeko, eta honako hauetan lan egiten dute:
- Barne- eraginkortasunaren hobekuntza.
- Kanpoko talentua erakundeetan sartzea.
- Sektorean berrikuntza eta lankidetza sustatzea.
Ezagutza eta gaitasun berriak eskuratuz, adimen-urritasuna duten pertsonei, haien familiei eta Gipuzkoako enpresa eta erakundeei
kalitatezko zerbitzu berritzailea ematen jarraitzeko aukera emango digun aintzatezpen pizgarria.
Eskerrak eman nahi dizkiogu
Botín Fundazioari,
Pauso Berriak Programaren bidez (
Atzegi +
Gureak),
Gureak Inklusio Fundazioaren alde egiteagatik.