Azken egun hauetan, berriro ekin diogu jarduerari, eta ahal dugun neurrian errutinara itzultzen saiatu gara.
Itsasne, Iker eta Haizea,
Pauso Berriak Programaren (
Atzegi +
Gureak) Zerbitzu okupazionalean parte hartzen dute eta
Irungo Udaleko hainbat gunetan gogotsu eta ilusioz beterik jarduera ezberdinetara itzuli dira.
- Itsasneren kasuan, Irungo Udal kontserbatorio eta Musika Fundazioaren bulego lanak egitera bueltatu da eta bere lankide guztiekin oraindik denbora partekatzen ez duen arren, oso kontzentratuta dago datorren ikasturteko ikasleentzako materiala prestatzen.
- Iker, ordea, joan den astean, Carlos Blanco Aguinaga Kulturgunean, Irungo kulturetxean, hasi zuen. Ikerrek, hitzordu baten bidez, liburuak jasotzera datozten pertsonei arreta ematen die.
- Haizea, Irungo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailean parte hartzen du. Ez ditu bere zereginak ahaztu eta gogotsu martxan jarri da espedienten irekiera burutuz eta egoera hau baino lehen egiten zituen eginkizunen haria galdu gabe.
Haizea, Iker eta Itsasne motibazio handiz itzuli dira lanera, eta badakite zein prebentzio-neurri berri hartu behar dituzten lana burutu ahal izateko.
Pauso Berriak Programatik (
Atzegi+
Gureak), eskerrak eman nahi dizkiogu
Irungo Udalari, lanera itzultzeko erraztasunak emateagatik eta haiengan konfidantza izateagatik.
Eskerrik asko!