Ainhoa Zabalak
Pauso Berriaken (
Atzegi +
Gureak) hastapenetatik dihardu
Legazpiko Udaletxean lanean.
Konfinamendu egoera gogorra egin bazaio ere, hasi da pixkanaka konfidantza berreskuratzen eta gaur itzuli da Udaletxera lanera. Urduritasuna gutxinaka alde batera utzi eta irribarretsu egon da lanean, oso ondo egin dio egunerokotasunera itzultzeak. Berak esan duen moduan, pereza pixkat bazuen ere, oso ondo bukatu du goiza eta oso ondo egon da.
Zerbitzu Okupazionalaren bidez, Udaletxeko zeregin ezberdinak burutzen ditu Ainhoak: udaletxean bertan, liburutegian, gizarte zerbitzuetan...Gainera, garai honetan, Udaletxea apaintzen duten loreak ureztatzeaz ere arduratzen da. Zein garrantzitsua den zure lana Ainhoa!
Pauso Berriaketik eskerrak eman nahi dizkiogu
Legazpiko Udalari, egoera berri honetan ere Ainhoari harrera paregabea egiteagatik!
Eskerrik asko!