2020 / Maiatza / 28
Jon Ander hasi da berriz ere Inmakulada Ikastetxean lanean
Jon Ander Martijak Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan ofizina eta mantenuko lanak burutzen ditu 2018-tik Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren bitartez. 

Bi hilabetez etxean egon ondoren, ilusio handiz hasi da berriz ere asteazken honetan lanean. Gogo handia zuen egunerokotasunean hasi eta lankideak berriz ere ikusteko. 

Hezkuntza sektorean, handia izan da Covid19ak ekarri duen etenaren eragina. Horregatik, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak emandako erraztasuna eskertu nahi diegu.

Hemendik aurrera, segurtasun neurri berriak aplikatu beharko baditu ere, egoera berrira ezinobe egokituko dela argi daukagu!

Mila esker eta zorte on Jon Ander!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: