Atzokoa egun oso berezia izan zen bai Angus eta baita
Orlegi Bio-ko bere lankideentzat.
Urtebete zerbitzu okupazional formularen barruan
Pauso Berriak programari (
Atzegi +
Gureak) esker Irungo
Orlegi Bio dendan lan egiten duen Angusek, ezin izan zuen atzorarte bere ekintzak burutzera joan
Orlegi Bio -ra, premiazko produktuen denda izaki irekita egon den arren. Denbora honetan, bere lankide zein dendako bezeroek, Angus faltan bota dute,
bideo honetan azaldu zuten moduan.
Atzo, maiatzak 27, Angus dendara "gogo askorekin nabil" esanez bueltatu zen. Orain, prebentzio eta babes neurri ezberdinekin, Angusek bezeroei laguntza eskaintzeaz gain berriro bere ekintzak (produktuen preziak ipini, berziklatu, produktuak ondo kokatu, fruta ondod agoen begiratu...) burutu ahal izango ditu. Denak pila poztu dira berriro Angus dendan ikusteaz.
Buelta ona izan dezazula Angus! Eskerrik asko Orlegiko lankide eta bezeroei!