2020 / Ekaina / 02
SUSHI DONOSTI-ra gogtsu bueltatu da Alberto
Pauso Berriak programari (Atzegi + Gureak) esker, zerbitzu okupazional barruan SUSHI DONOSTI enpresan lan egiten duen Alberto Castañeda, bi hilabete eta erdiko geldiunea pasta, bueltan da. 

Albertoren lankideak irri handi batekin jaso dute bere bueltako lehen egunean eta Albertok bueltatzeko zuen gogoa eta ilusioa plazaratu die. Segituan hartu ditu SUSHI DONOSTI-k jarritako protokolo berriak eta lanean hasi da. Dendako garbitasunaz (kristalen garbiketa, manparak...) arduratzeaz gain, arroza pisatu, lima zukua egin eta granadak aletzen ditu. Ekintza zuzen hauek, bere lankideek Sushi zatiak hobeto egiteko oso lagungarriak dira. Denen artean talde bikaina osatzen dute eta Albertok "lankideekin eta lanean oso alai dela" esaten du.

Animo alberto eta eskerrik asko SUSHI DONOSTI

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: