2020 / Ekaina / 09
Aitor Cabello Grupo Deltan hasi da berriz ere lanean
 Aitor Cabello Pauso Berriaken (Atzegi + Gureak) bitartez ari da Grupo Deltan lanean 2019ko urtarriletik. 

Konfinamenduaren ondoren, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programatik enpresara itzultzen lehenengotarikoa izan da Aitor. Gogo handia zuen berriz ere lanean hasteko eta baita lankideekin elkartzeko ere. Gainera, birtziklapenaren arduraduna izanik, behar beharrezkoa da bere lana eta harrera paregabea izan du. 

Egoera zail honetan, Grupo Deltak beste behin erakutsi digu Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programarekiko duen konfidantza,eta benetan eskertu nahi diegu Aitorri berriz ere lanean hasteko aukera eman izana. 

Eskerrik asko eta animo Aitor!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: