Eiderrek Eibarko Kimetz Javier Jauregi ile-apaindegiko praktikak hasi ditu.
Otsailaren 18tik Eider Elorza
Kimetz Javier Jauregi ile-apaindegi taldeko kidea da.
Eiderrek ile-apaindegi batean lan egiteko ametsa betetzen du
Eibarko Kimetz Ile-apaindegian egingo dituen
Pauso Berriak (
Atzegi +
gureak) praktikei esker.
Eider ilusio handiarekin hasi da eta oso ondo ari da taldean integratzen, bere lankideekin batera hainbat zereginetan parte hartuz.
Lehen egun hauetan, Eiderrek galdera bat egin die:
"Erakutsiko didazue buru bat ondo garbitzen?"
Ziur bere lankide diren Irene eta Itziarren babesarekin lortuko duela.
Eskerrak eman nahi dizkiogu
Kimetz Javier Jauregi ile-apaindegiari, Eiderren garapen pertsonala eta lan-garapena erraztuko duen proiektu honetan parte hartzeagatik.
Animo Eider!