2020 / Otsaila / 11
Pauso Berriak (Atzeg + gureak) Programak, Martin Berasategui Jatetxearekin eta Mapfre Fundazioarekin lankidetzan dihardu Enpresako Gastronomia Tailerraren bidez: Lagun artean prestatzen
Joan den Otsailaren 11n, Martin Berasategui Jatetxeko sukaldeetan, Lasarte-Orian (Gipuzkoa), tailerra egin da.
Enpresa Gastronomia Tailerra:
"Lagun artean sukaldatzen"
"Elkarrekin gai gara" programatik
Mapfre Fundazioaren enplegurako gizarte-programa,
Programa honetan datza:
Aurkezpena eta ongietorria.
• Martín Berasategui Olazabal jauna, Gourmet chefa, Martin Berasategui jatetxea.
• David de Jorge jauna, Gourmet chefa, Martin Berasategui jatetxea.
• Daniel Restrepo, Mapfre Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendaria
• Fran Navarro Marhuenda jauna, Pauso Berriak proiektuaren arduraduna (Atzegi + gureak)
• Enpresa gonbidatuak:
BULLY RESTAURANT
CONATEC S.A.L.
BMW LURAUTO
ETH BEHOBIA HOTELA
IKERLAN KOOP. ELKARTEA
KIMETZ ILE-APAINDEGIA
EGAÑA GOZATEGIA
SOMOS ASESORES
Enpresa Gastronomia Tailerra:
"Lagun artean sukaldatzen"
Martin Berasategi sukaldariak zuzendutako tailer gastronomikoa izango da. Honako hauek hartuko dute parte guztira:
Pauso Berriak (Atzegi + gureak) programako 8 pertsona eta
Pauso Berriak (Atzegi + gureak) programako 8 enpresa laguntzaile.
Tailerrak, Martin Berasategirentzat oso esanguratsua den plater bat elkarrekin eginez, desgaitasuna duten pertsonen gaitasunak eta talentuak ikusaraztea izango du helburu, bai eta pertsona horien laneratzeari buruzko interes komunak partekatzea ere.
Ekimen hori Mapfre Fundazioaren “Juntos Somos Capaces” programaren barruan dago. Programa horrek hamar urteko ibilbidea du, eta adimen-urritasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzea sustatzea du helburu nagusi. Horretarako, gizarte erakundeekin, enpresaburuen elkarteekin eta erakunde publikoekin elkarlanean aritzen da zuzenean.
Oraingoan erakunde laguntzaileak Atzegi eta Gureak izan dira, elkarrekin kudeatzen duten Pauso Berriak programarekin.
Pauso Berriak, adimen-urritasuna duten pertsonei zuzendutako programa da, eta haren helburua da pertsona horiek merkatu arruntean ikusaraztea eta gizarteratzen eta laneratzen laguntzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutako okupazio-zerbitzuaren barruan. Gaur egun, Pauso Berriak programa kontsolidatu bat da, eta Gipuzkoa osoan 160 lagunek hartzen dute parte.
“Juntos Somos Capaces” tailerrean, parte-hartzaileek esperientzia gastronomiko bat partekatzeko aukera izango dute, lanekoa ez den testuinguru batean, bai eta desgaitasun intelektuala duten pertsonak lantaldeetan sartzearen atzean dauden balioak erakusteko ere, hala nola: mugak gainditzea, erantzukizuna, lankidetza, berdintasuna, ikaskuntza edo konpromisoa.