2020 / Otsaila / 24
ITZIAR ARANBARRIK FIALLEGAS LAKA Y ASOCIADOS ABOKATU BULEGOAN JARRAITUKO DU
Itziar Aranbarrik, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren bitartez urte beteko praktikaldia egin du Eibarko Fiallegas Laka y Asociados abokatu bulegoan.
Hasiera hasieratik gogo handia erakutsi du eta ardura handiz burutu ditu bertako betebeharrak: bezeroen arreta, artxiboa, bilera gelen antolaketa edota enkarguak besteak beste.
Denbora honetan lankideekin harreman estua lortu duela ere azpimarragarria da, berak dioen moduan, “oso gustora nago Fiallegaseko nire lankideekin”.
Urte bete pasa ondoren, Fiallegas Laka y Asociados abokatu bulegoak, balorazio guztiz positiboa egin ondoren, Itziarrek beraiekin lanean jarraitzea erabaki du, zerbitzu okupazionalaren bitartez.
Pauso Berriaketik (Atzegi + Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu Fiallegas Laka y Asociados abokatu bulegoari guzti hau posible egiteagatik eta zorte ona opa diogu Itziarri ibilbide berri honetan.
Eskerrik asko!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: