2020ak berri oso onak ekarri dizkio
Gestion de Servicios Residenciales Kooperatibaren (GSR S.Coop.) Irungo Inmakulada Egoitzako langile den June de la Fuenteri.
Juneri, bazkide kooperatibista izateko proposamena egin diote,
Mondragon Korporaziokoa den, GSR Kooperatibako artekaritza-kontseilutik.
Gertaera garrantzitsu honekin,
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren ibilbide guztia osatzen du bere faserik aurreratueneraino.
June 2013. urtean hasi zen
Irungo GSR S.Coop-eko Inmakulada Egoitzan, hasierako praktikaldiaren bitartez. Orduz geroztik eta bere lan eta esfortzuari esker, aurrerapenak egiten eta garatuz joan da Zerbitzu Okupazionalaren baitan, duela 3 urte, lan kontratu bat egin zioten arte.
Albiste bikain honek poz handia ekarri dio June eta bere familiari, eta baita guri,
Pauso Berriak-i (
Atzegi +
Gureak), ere.
GSR S.Coop-i eskerrak eman nahi dizkiogu bere inplikazioagatik eta bere egoitzetan June (
GSR Irún), Laura
(GSR Legazpi), Fernando
(GSR Segura), Gorka-Beñat
(GSR Aretxabaleta) bezalako pertsonak izateko egin duen apostu sendoagatik, bere giza kapitala aberastuz.
Eskerrik asko!!!