Goiena Telebistak, azaroan zehar
Pauso Berriak (
Atzegi+
Gureak) programan parte-hartzen duten hiru pertsonen inguruko erreportaje bat egin zuen. Bertan, Oñati herrialdeko enpresa ezberdinetako hiru parte-hartzaileen esperientzia ezberdinak jasotzen dira:
Ainhoa, Kepa eta Angelikak,
Pauso Berriak (
Atzegi+
Gureak) programa barruan bizitzen ari diren praktikaldi eta esperientzia azaltzeko aukera izan zuten. Gainera, egunero beraien egin beharrak pozik eta motibatuak egitera joaten direla azpimarratu zuten.
Erreportajearen ere
Pauso Berriak (
Atzegi+
Gureak) programan lan egiten duten profesional ezberdinen testigantzak azaldu ziren. Profesionalen artean, Patricia Ayo ( Elkargintza eta Familia Laguntza Zerbitzuko Arduraduna) eta Isabel Negreira (Lan Prestatzailea) azaldu ziren, programaren jatorria eta faseak azalduz.
Hori ez ezik, Markel Irizar,
Bizipoz kafearen jabeak,
Pauso Berriak (
Atzegi+
Gureak) programan parte izatearen iritzia eman zuen.
Eskerrak eman nahi dizkiogu
Goiena Telebistari, Ainhoa Inda (
Txantxiku Ikastola), Kepa Luarizaristi (
Mondragon Unibertsitatea) eta Angelika Galindori (
Kafe Bizipoz) beraien esperientzia azaltzeko aukera emateagatik. Baita ere eskerrak eman nahi dizkiogu beraien enpresei, erreportajea egiteko beraien ateak ireki izanagatik.
SAKATU HEMEN ERREPORTAIA IKUSTEKO