Enpresa eta Erakundeei ekarpenak eskertzeko ekitaldia: PAUSO BERRIAK PROGRAMAN DAGOENEKO 160 PERTSONEK PARTE HARTZEN DUTE GIPUZKOAN
Azaroaren 20ean, azkeneko urtean
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programan parte izatea animatu diren enpresa era erakundeentzako eskertze oneko ekitaldia ospatu da.
• Ekitaldiaren helburua enpresa eta erakunde parte hartzaileei eskerrak ematea da.
• Protagonistek euren esperientzia eta programak beren egunerokoan duen eragina azaldu dute.
Gaur arratsaldean
Tolosako Topic-en
Pauso Berriak programak urtero antolatzen duen ekitaldia ospatu da. Honen helburua enpresa eta erankundeei beren ekarpena eskertzea da. Ekitaldian,
Gureak eta
Atzegiko ordezkariez gain, ekimenaren protagonistak presente egon dira eta euren lekutasunen bitartez
Pauso Berriak programak beren egunerokoan duen eragina azaldu dute.
Dagoeneko ia 10 urte pasa dira
Atzegik eta
Gureakek
Pauso Berriak programa martxan jarri zutenetik,
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutako ekimana da eta adimen desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dago.
Pauso berriak zerbitzu okupazionalean kokatuta dago, baina ohiko merkatuan eta programaren helburua nagusia da desgaitasun intelektuala duten pertsonen inklusio soziolaborala bultzatzea eta ikusgai egitea. Urtez urte
Pauso Berriak programa sendotzen doa eta dagoeneko 160 erabiltzaile ditu Gipuzkoa osoan zehar.
Fran Navarrok, programaren arduradunak azaldu du
Pauso Berriaken bilatzen dutena dela parte hartzaile bakoitzaren garapen pertsonal, sozial eta laborala, "sarean lan egiten dugu enpresarekin, lankideekin, familiarekin, prestatzaileekin eta programaren teknikariekin, pertsonek euren gaitasunetara egokitutako lanak egin ditzaten eta lanean benetako inklusioa bizi dezaten".
Bere partetik, Ainhoa Askasibarrek,
Gureak Itineraryko zuzendariak programaren izaera berritzailea nabarmendu du. "
Gureaken urte asko daramatzagu zerbitzu okupazionalaren dibertsifikazioan lanean eta
Pauso Berriak programa bultzada berria suposatzen du zentzu honetan, pertsonaren garapena ahalbidetzen baitu gertuko ohiko merkatu anitzetan".
Aniztasun hori argi geratu da gaur Tolosan ospatu den ekitaldian, izan ere, profil ezberdinetako erankundeek euren esperientzia kontatu baitute, besteak beste,
Topic-ek,
Errenteriko Galtzattipi Haurtzaindegiak,
Gearbox by Gamesak eta
Soraluzeko Udalak.
Gaur egun
Pauso Berriak programan 160 pertsonek parte hartzen dute; 10 formakuntzan, 30 praktiketan, 107 zerbitzu okupazionalean eta 13 enpleguan.