Zerbitzu okupazionalari esker, Markel, lehengo urteko ekainean, Usurbilgo
Udarregi Ikastolan hasi zen lanean
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) Programaren baitan . Bere eginkizunak Ikastolako eta Haur Eskolako jangeletan burutzen ditu.
Hasiera-hasieratik lan taldeko kide bat gehiago izan da eta bere lankideen maitasun guztia jaso du, egunero lanera joateko irrikaz egonez.
Lehen urte hau modu oso positiboan baloratu ondoren, Markelek ilusio handiz jaso zuen beste urte betez bere lankideen ondoan jarraituko zuenaren berria, lasaitasun eta konfiantza handia eman dio.
Pauso Berriaketik (
Atzegi +
Gureak),
Udarregi Ikastolari, eman dioten aukera eskertu nahi diogu eta bere lankide guztien inplikazioa nabarmendu, Markelen lan eta esfortzuarekin batera, egunero aurrerapausoak ematea ahalbidetzen baitute.
Eskerrik asko eta zorte on Markel!!