2019 / Urria / 08
Eneko Sanchez Basque Culinary Centerren parte da.
Urriaren 1etik, Eneko Sanchezek pauso bat aurrera egin du Basque Culinary Centerren, lan kontratu bat lortu duelako. 
Desgaitasun Intelektuala duten pertsonen gaitasunen normalizazio eta bisibilitaterako beste pauso bat. 
Lanerako eta bertan buru belarri aritzeko gaitasunak, ardurak eta Enekok beti erakutsi duen gogoak egin du urte hauetan bere lankideen estimu eta maitasuna lortu izana. 
Enekok bere egitekoa 2012.urtean hasi zuen, BCCren irekieratik urte betera eta fakultatea hazten joan den einean hazi da bera ere. 
Bere ibilbidea Pauso Berriak Programaren (Atzegi + Gureak) Hasierako Formakuntzarekin hasi zen eta ondoren egin zituen BCCn praktikak. 
Ohiko Inguruneko Zerbitzu Okupazionalaren formulari esker, Enekori bere beharretara egokitutako zerbitzua, eta, lan nahiz gizarte arloan garatzea bermatu diona, urteetan Logistika eta Biltegiko sailean finkatu ondoren, BCCko langile bezala aurrerapausoak ematen jarraitzeko aukera dauka orain. 
Honako kasu arrakastatsuek erakusten digute, egokitzapen eta laguntza egokiarekin, normalizazioa posible dela.

Basque Culinary Center eta bere egunerokotasunean lagundu eta laguntzen dioten pertsonei eskerrak eman nahi dizkiegu denbora guzti honetan izan duten inplikazioagatik. 
Baita Eneko zoriondu ere eta etorkizunean pausoak ematen jarraitzea opa. 
Zorionak eta eskerrik asko!


Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: