Pasa den ostiralean, irailaren 27an, Beñat Arangurenen aurkezpena izan zen Azpeitian
Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak duen eraikinean.
Beñatek, asteazkenean, urriaren 2an, hasiko du
Pauso Berriakeko (
Atzegi +
Gureak) praktikaldia eta bere lankide berriak ezagutzeko aukera izan zuen.
Hasiera hasieratik eginiko harrera paregabea izan zen eta, Beñat, gogotsu eta irribarre handi batekin azaldu zen, lankideak izango direnekin pozik.
Pauso Berriaketik (
Atzegi +
Gureak ) eskerrak eman nahi dizkiogu
Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateari bere lankidetzagatik eta animo handia Beñati etapa berri honetan.
Zorte on Beñat!