2019 / Urria / 01
Pauso Berriakek Mondragon Unibertsitateko Mahai Inguruetan hartu du parte
Irailean zehar Pauso Berriak Programa-k (Atzegi + Gureak) Mondragon Unibertsitateak Irunen, Oñatin eta Bilbon dituen kanpusetan antolaturiko mahai - inguruetan parte hartu du. 
 
Mahai inguru hauek, unibertsitateko Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza Graduak (GADE) antolatu ditu eta lehen mailako ikasleen ongi etorriaren barruan kokaturik daude. 
 
Ekimen hauen helburua, "Garapen edo Aldaketa Soziala"-ri beste begirune bat ematea da ikasleei genero desparekotasuna, ekologia, desgaitasuna edota ekonomia zirkularraren inguruan hausnarketak sortzearekin batera. 
 
Hau guztia aurrera eramateko, Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruko dinamika ezberdinak antolatu dituzte.

Parte-hartzaileak:
 
MU IRUN:
 
Aritz Otxandiano ( Eraldaketa soziala Fagor Taldea).
Araitz Ródriguez eta lankide bat (FARAPI)
Laura Brandaris eta  Luisma Moreno (Pauso Berriak: Atzegi + Gureak)
 
MU OÑATI: 
 
Eider Murgoitio (GOIENER, energia berriztagarriak),
Aritz Otxandiano (FAGOR TALDEtik; eraldaketa soziala),
Iraitz Agirre (EMUN kooperatiba; genero-gaiak),
Amelia Barquín (HUHEZI Fakultatea, genero-gaiak)
Monica Diéz eta Idoia Malcorra (Pauso Berriak: Atzegi + Gureak)
 
 
MU BILBO:
 
Alexander Boto (Ingurumena, IHOBE, Gobierno Vasco)
Ibon Antero Intxausti (Eraldaketa soziala Mondragon taldean)
Santiago Ochoa de Eribe (GOIENER,energia berriztagarriak)
Jacob Gil (GORABIDE,Adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko enpresa)
Laura Brandaris eta Luisma Moreno (Pauso Berriak: Atzegi + Gureak)
 
Mondragon Unibertsitateak eta Pauso Berriak Programak (Atzegi + Gureak) elkarlanean diardute duela urte batzuetatik  Denis Nazabal, Gorka Ajuria eta Kepa Luarizaristiren lan esperientziak bermatuz, Irun, Arrasate eta Oñatiko Canpusetan hurrenez hurren.  
 
Eskerrik asko MU zuen laguntzarengatik
 

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: