Irailaren 20ean Amaia Calvilloren aurkezpena izan zen
K6 Gestión Cultural-eko lankide berrien aurrean. Proiektuen diseinuan, kudeaketan, ekoizpenean, bitartekaritzan eta komunikazioan espezializatutako kultur zerbitzuetako enpresa bat da, Donostiako Igara auzoan kokatua. Amaiak bertan egingo ditu
Pauso Berriakeko (
Atzegi +
Gureak) praktikak.
Urduri baina ilusioz beterik burutu ahal izango ditu administrazioko eta ofizinako eginkizun ezberdinak, urte bete inguruan,
K6 Gestion Culturalentzat. Honek, konpententzia eta trebetasun berriak lortzeko balio izango dio, eta, baita, bere garapen pertsonala eta soziala indartzeko.
Mila esker
K6 Gestión Cultural-i erraztasun eta inplikazioagatik eta zorte on Amaia orain hasiko duzun etapa berri honetan.
Animo!