Anaren agurra Kutxa Kulturren.
2010. urtean,
Pauso Berriak Programari esker (
Atzegi +
Gureak),
Kutxa Fundazioko taldera batu zenetik, Ana Álvarezek esperientzia asko bizi izan ditu bertan. Denbora honetan eta bere lankideen laguntzari esker, eginkizun asko ikasi ditu Fundazioko espazio ezberdinetan eta bere naturaltasun, sinpatia eta ardurak pasa den toki orotan itzala utzi du.
Ana bizilekuz aldatuko da eta
Kutxa Kulturren burutzen duen lana utzi behar du beste erronka batzuei aurre egiteko. Ziur 9 urte hauetan jasotako esperientzia guztia oso lagungarri izango zaiola. Bere lankideek antolaturiko agurra oso hunkigarria izan zen, eta, opari eta malko bat edo beste egoteaz gain, maitasuna eta irribarrea gailendu ziren.
Zorte on Ana zure ibilbide berrian eta mila esker
Kutxa Fundazioa zuen lankidetzagatik:
Laster arte!