June, bat gehiago Proelek E.M.S.-n.
Oso pozik eta gogotsu aurkitu dugu June Tejero bere lan esperientziaren hasiera honetan Irungo PROELEK E.M.S. enpresan.
Hemendik aurrera, Junek lan-gizarte eremuan garatzeko aukera izango du Proelek E.M.S enpresako administrazio eta biltegi sailetan burututako lanen bitartez. Enpresa honek zirkuito elektronikoen fabrikazio eta muntaian dihardu.
Zerbitzu okupazionala izan da lan esperientzia honetarako aukeratutako formula. Eskerrak eman nahi dizkiogu Proelek E.M.S-ri erakutsi duen lankidetzagatik eta prozesua errazteagatik.
Eta Juneri zorte ona eta animo asko opa dizkiogu hasten duen etapa berri honetan!!