2014 / Otsaila / 26
Ordiziako Tallerrean esperientzia ona
Ordiziako Gureak tailerretik, Zabalaren bidez, Pauso Berriak programan parte hartzen ari diren pertsonek honako zerrenda hau burutu zuten. Bertan hainbat gomendio zerrendatu zituzten, ondoren tailerreko kideekin komentatu zituztenak. Beren kideek interesa erakutsi dute Pauso Berriak progaman parte hartzeko. Joxeanek dioen bezala; “Esperientzia hau oso positiboa izan zen, bai zerrenda burutu zuten pertsonentzat, baita gomendioak jaso zituzten pertsonentzat ere. Izan ere guztiek izan zuten aukera beren esperientziak elkarbanatzeko eta espresatzeko, lehen eskutik aztertu zuten zer suposatzen duen edota suposa dezakeen tailerra ez den beste enpresa batera joatea. Ekintza oso dinamikoa, naturala eta aberasgarria izan zen”.