2019 / Ekaina / 26
EKinfood + Pauso Berriak
 Urte honen hasieran eta Aibakekin eta bere Ekinfood proiektuarekin eginiko lankidetzari esker: Jon Alonso, San Patricks English Schooleko jangelan lanean hasi zen, zerbitzu okupazionalaren baitan.
Jonek hasieratik erakutsi duen motibazio eta hobetzeko gogoak, aurrera egiteko eta ardura gehiago hartzeko balio izan dio. Adibide gisa, St Patrick’s Schooleko ikasle guztiei fruta eskaintzeak, haurrek egunero ohitura gisa fruta hartzea ahalbidetu du. Aibakek, Ekinfood proiektuaren barruko eginkizun hau asko baloratzen du, helburu gisa elikadura ohitura hobeak bultzatzea eta otorduetan jarrera egokiak izatea bait ditu.
Proiektuaren barruan, haurrekin tailer didaktikoak eta hezitzaileentzako formakuntza espezifikoak antolatzen dira, ikasleekin komunikatzeko gaitasunak garatzeko eta kideen arteko errespetua indartzeko taktikak garatzeko.
Jonek, eginkizun gehiago ere egiten ditu jangelan. Bertan, ikaslegoaren elikadura hobetzearen alde lan egiteaz gain, guztiekin erlazio estuagoa izateko aukera dauka.

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: