2019 / Ekaina / 24
Maria Oiartzungo Udaletxean
Maiatzak 24a egun berezia izan zen Maria Urrosolorentzat. Pauso Berriak (Atzegi eta Gureak) programako formakuntza eta gero, bere praktikak hasi zituen Oiartzungo Udalan. Maria Udal liburutegian eta Udaletxeko ofizinetan laguntzen ari da.
Maria, praktikak bere etxetik gertu, jende asko ezagutzen duen ingurunean egiteagatik pozik dago.
Esperientzi honi esker, Maria egunez egun gizarte gaitasun eta lan gaitasunak garatuz joango da, eta honek bere garapen pertsonalari lagunduko dio.
Oiartzungo Udalari Pauso Berriak programarekiko erakutsi duen konpromezua eta Mariarengan jarritako konfiantzagatik eskerrak eman nahi genizkioke. Baita etapa honetan lagunduko dioten lankide guztiei jasotako harrera goxoagatik.
Eskerrik asko! eta zorte on Maria!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: