Arrasateko Udaletxeak beste urte batez jarraituko du Daviden lan inklusioa bultzatzen.
Dagoeneko 9 urte pasa dira David Raso,
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) proiektuaren baitan,
Arrasateko udaletxean bulegoko laguntzaile lanetan hasi zenetik.
- Hainbat lekutan eginkizun ezberdinak burutzen ditu, udaletxean barne posta eta dokumentuak banatzen ditu, Kulturate kultur zentroan, gizarte zerbitzuetan eta udaltzaingoan dokumentuak jaso eta bertara eramaten ditu, BAZ Biztanleen Arreta Zerbitzuan lan eskeintzen gaineko informazioa jendaurrean ipintzen du.
- Udal liburutegian ere askotariko lanak egiten ditu, egunkariak, liburuak eta DVDak ordenatu besteak beste.
Arrasateko udaletxearen ahalegina eta inplikazioa ezinbestekoak izan dira Daviden gaitasun sozialak eta laboralak garatu ahal izateko, baita bere autonomia sustatzeko ere.
Urte hauetan egindako ibilbidean zehar, aipatzekoa da Davidek erakutsi izan duen lanarekiko ardura eta bere lankideekin finkatu dituen harreman estuak.
Urterik urte Pauso Berriak proiektuarekiko erakutsi duen konpromezua eta Davidengan ezarritako konfiantzagatik eskerrak eman nahi genizkioke
Arrasateko Udalari.
Mila esker!!