2019 / Martxoa / 27
HARRERA BIKAINA BERGARAKO UDALETXEAN
 Martxoaren 22. eguna Markel Berrokalek urduritasun bereziz bizi izandako egun bezala gogoratuko du. Beretzat Pauso Berriak formakuntza(Atzegi eta Gureak) fasea amaitu ondoren lehen praktika eta lankide berrien aurrean aurkezpen eguna izan zelako.
Aurrerantzean Markel Bergarako Udaleko BAZ gunean egongo da, herritarrei arreta eskaintzen. Horrez gain udaletxeko lantalde ezberdinekin elkarlanean ere ibiliko da egunerokotasunean beharrezkoak diren lanak egiten.
Aipatzekoa da, bere lankide berriek Pauso berriak proiektuarekiko erakutsi duten konpromiso eta laguntzeko prestutasuna, hau oso garrantzitsua izan baita eta izango baita Markelen egokitzapenerako zein garapenerako.
Lan arloko barneratzea posible dela erakusten duen adibide bat gehiago. Eskerrik asko!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: