Jada urte erdia pasa da, Ion Ander Martijak
Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan laneratzeko praktikak hasi zituenetik Geroztik, ikasteko eta garatzeko gogoa azaldu du.
Ikasketa honen eredu, eta lankideek eskainitako laguntzari esker, ardura berri batetaz bereganatu da:
Otsailetik aurrera, ikastolak bidali beharreko gutun guztiak bideratzeaz arduratzen da. Hau ondo gauzatu ahal izateko, bere trebetasun-sozialetan lan egin behar izan du.
Esku-hartze berri hau; garbiketa, birtziklatze edota mantenimendu eta administraritzan egiten dituen lanetara gehitzen da.
Animo eta hauxe da bidea!