2019 / Otsaila / 20
ESKERRIK ASKO ION ANDONI
 Larunbat honetan 2015etik gure adiskide izan den Ion Andonik utzi gaitu.

Pena handiz baina ezagutu izanaren zorteaz, modurik onenean agurtu nahi dugu, ezagutu dugunoi pasarazi dizkigun momentu on guztiak gogoratuz.

Bizi handiko pertsona, energiaz beterikoa, positiboa eta eskuzabala. Zenbat erakutsi digun! Uneoro irribarre bat ateratzen, oraina bizitzen, geratu eta barre egiten.

Galderarik egin gabe kafea ateratzen zizun adiskidea, besarkada bat ematen zizuna, lanean abesten zuena eta bere familiako kide egiten zintuena.

Arrastoa uzten duen pertsona.

Zein zorionekoak izan garen bere bizitzaren parte izateagatik!

Eskerrik asko Ion Andoni.

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: