Donostiako Tenis Elkarte Errealak Pauso Berriakekin izandako konpromezuari esker, 9 urte pasa dira Andoni Coriak bere praktikaldia hasi zuenetik, elkarteko instalazioen mantentze lanetan kolaboratuz.
Elkartearen inplikazioa ezinbestekoa izan da Andoni garatuz joan dadin, lan arloan ez ezik arlo pertsonalean ere, egunero beste lankide bat gehiago dela erakutsiaz, langilea eta elkarteko bezero eta bazkideekin adeitsua.
Guzti honengatik, pasa den otsailaren 7an, Andonik diploma bat eman zion Donostiako Tenis Elkarte Errealari programarekin erakutsitako konpromezu eta inplikazioa eskertzeko.