2018 / Abendua / 12
Biharkoko egoitzetan inklusioa bultzatzen jarraitzen da, Pauso Berriak programaren bitartez.
Pasa den azaroan, bai Edurne Martinezentzat eta baita Edurne Aramendirentzat ere, hilabete garrantzitsua izan da, hitzarmenaren berritze garaia iritsi delako.
Txara II.ko Biharkon, Edurne Aramendik, bere gaitasunak nabarmendu ditu urtean zehar; lanarekiko ardura, konstantzia eta gainontzekoekin erlazionatzeko era.
Bestalde, Edurne Martinezek, Berioko Biharkoko egoitzan, lankidetasuna, lan bakoitzaren garrantzia eta zailtasunen gainditzea, adierazi du.
Biharkok bi Edurnen jarraipenengatik ez du zalantzarik izan. Bi esperientzi hauek, 2011tik San Jose Biharko egoitzan dagoen Maialen Arregi, Arangoitiko Biharkon hasi berri den Lupe Pino eta Aldakoneako Biharkon dagoen Itsaso Balerdi esperientziekin bateratzen dira.
Era honetan, adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratze eta laneratze integrazioaren konpromezua nabarmen geratzen da.
Zorionak!!!