2018 / Uztaila / 24
Ana Alvarez, English & Fashion modako erakustaldiko aurkezpenean, Gaztedi#izanezberdin Kutxa Fundazioko programa barruan
Ana alvarez, 2010ean Kutxa Fundazioan laneratze praktikak hasi zituen,Kubo Kursaal aretoko zaintza eta ontziteri zereginak gauzatuz. 2016ean Tabakalerako eraikuntza ireki zenean, harrerako lanetan, aretoen zaintzan, korreo bilketan eta zenbait kurtsoekin elkar lanean hasi zen, zerbitzu okupazional gisa.
Bertan, gauzatu dituen lanak: dokumentuen eskaneaketa , materialen antolaketa edota Lingua Life-k irakasten dituen ingeles tailerretan (English & Fashion) erabiltzen diren kartelen inprimaketa. Azken hau egin ahal izateko, ingeleseko zenbait hitz eta esaldi ikasi behar izan ditu.
Ana, ernea, alaia, edukazio oneko eta borondate handiko pertsona da. Bere izateko erak, uztailaren 20ean Kutxa Kulturreko plazan itxiera modura egin zen moda erakustaldian, aurkezlearen laguntzaile izateko baliagarria izan zaio.
Urduri egon arren, oso ondo egin zuen!!!!