2018 / Ekaina / 22
Balio berezia duten enpresak sukaldatzen jardunaldia
 PAUSO BERRIAK: ENPRESEN ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA LANTZEKO ERREMINTA BIKAINA
Ekainaren 21ean GUREAKek eta ATZEGIk Pauso Berriak egitasmoa aurkeztu zuten Donostiako Zuatzu Enpresa Parkean. Ekitaldian 2010 urtean abian jarri zen programaren ibilbidea ezagutzera eman zen. Pauso Berriak, egun, gizarte kontzienziazio tresna bikainean bilakatu da eta honen bidez enpresen Erantzukizun Sozial Korporatiboa landu daiteke eta, aldi berean, giza baloreak euren identitate ezaugarrien artean gehitzen lagundu dezake.

Ekitaldira gerturatu ziren pertsonek, zuzeneko esperientzia eta lekukotasunak entzuteko aukera izan zuten, programan parte hartzen duten enpresen eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskutik.
  • Gabriel Solak, Delta Taldeko gerenteak, Haritz Moralesekin izan duten esperientzia ezagutzera eman zuen. Aritzek urtebete darama enpresako zerbitzu anitzetan lanean.
  •  Halaber, Gipuzkoako Giroa-Veoliako ordezkaria den Haritz Mendizabalek Ane Bastarrika enpresan lanean hasteko zer pausu eman dituzten eta zer suposatu duen kontatu zuen.
  • Azkenik, Iñigo Lavadok, sukaldari, Iñigo Lavado Singular jatetxeko jabe eta Pauso Berriaken ohiko kolaboratzaileak, 2015ean Lavadoren taldean sartu zen Juanpe Vizarrorekin izan duten esperientziaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Show Cooking bat egin zuen kolektibo honek duen lan egiteko gaitasuna eta enpresei egiten dieten ekarpena ezagutzera emateko.

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: