Maiatzaren 4ean Pauso Berriak-en taldeak Team-Building eta formazio jardunaldi batean parte hartu zuen.
Jardunaldia Aia udalerrian kokatua dagoen
K5 Bodegan eman zen, non taldeak bertako inguru giroaz eta dinamika ezberdinetaz disfrutatzeko aukera izan zuen.
Goizean zehar eta jardunaldiaren izenburua gogoan edukita: “Berrikuntza eta komunikazioa: elkarturiko baloreak”, eduki ezberdinak indartzeko eta azaleratzeko aukera eman zen, hala nola:
- Berrikuntza: ezinbesteko ezaugarria Pauso Berriak-eko prozesu ezberdinetan.
- Komunikazioa: programaren iraunkortasunean laguntzeko, difusio biderako eta ulermena hobetzeko ezinbesteko ezaugarria.
Eskertzekoa eta azpimarratzekoa da K5 Bodegaren kolaborazioa, baita ere Karlos Arguiñano eta Lauren Rosillo-ren (enologoa) partaidetza. Hauek bodegaren instalazioak erakusteaz gain, txakolina hobeto ulertzeko edukiak eta hau elaboratzeko erabiltzen duten prozesu berritzaileei buruz hitz egin zuten.