Balorazio bikaina GSR Irungo Inmakulada Egoitzak eta Pauso Berriak Programak antolaturiko lehenengo “Taller de la Experiencia”ren ondoren.
Balorazio bikaina
GSR Irungo Inmakulada Egoitzak eta Pauso Berriak Programak antolaturiko lehenengo “Taller de la Experiencia”ren ondoren.
Apirilaren 23an, GST Irungo Inmakulada Egoitzak, Pauso Berriak Programarekin batera, topaketa bat antolatu zuen “Taller de la Experiencia” izenpean.
Helburua, bertako egoiliarren eta Pauso Berriak Programako pertsonen esperientzia pertsonalak elkarbanatzea zen, hasiera puntu ezberdina izanik ere antzekotasun nabarmena izanik:
DENEK IKUSPUNTU POSITIBOA PARTEKATZEN DUTE. ZAILTASUNAK ETA OZTOPOAK GAINDITZEN DITUZTE!
Ekintzan zehar lehen eskutik ezagutu genituen egoiliar batzuen bitxikeriak, lorpenak, bizipenak eta Pauso Berriak Programan dauden pertsonen esperientzia batzuk:
- Raquel, Ismael eta Claire Egoitzatik
- June (GSR Irun), Martin (Tabakalera) eta Mario (Macdonlad’s Belartza) Pauso Berriaketik.
Irungo Inmakulada Egoitza, adineko pertsonen egoitza bat da, Grupo Mondragonek bultzatzen duen Sociedad Cooperativa GSR (Gestión de Servicios Residenciales)-ko kide delarik.
GSR S.Coop.-ek Pauso Berriak Programan 2011. urtetik hartzen du parte, zerbitzu okupazionalaren barruan 3 pertsonei egitekoa emanaz eta enplegu zuzenean beste 2 pertsonei, honako zentro hauetan: Aretxabaleta (2 pertsonak), Segura, Legazpi eta Irún.
Sortutako giro onak eta alde guztietatik jasotako balorazio paregabeak etorkizunean beste egoitza batzuetara praktika on hau zabaltzeko balio izango du.