Uvesco taldea urteetan zehar ari den moduan, dituen gune ezberdinetan adimen urritasuna duten pertsonen parte hartzea sustatuz, bere inplikazioa eta konpromezua erakusten ari da.
Jarrera honekin, kolektibo honek dituen gaitasun eta ahalmenak irudikatzea lortzen du.
Oraingo honetan, Uxue Goikoetxearen errealitatea nabarmendu nahi dugu, zeinak duela hilabete gutxi Irungo Palmera Monteroko BM-n praktikaldiak hasi zituen. Zentru honetan, bere eguneroko lanak burutzen ditu; produktuen birjarpena, produktuen aurrerapen eta dendaren txukuntasuna eta etxerako erosketen prestaketa. Hau guztia BM-ko lan taldeak osatutako sareari esker burutzen da, Uxueren eboluzio eta inklusioaren alde dena eman dutelako.
Honelako errealitateek, gizartearen barnean adimen urritasuna duten pertsonen normalizazio sozio-laboralaren aldeko pausuak emateko erreferentzi gisa balio dute.
Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)