EDURNE ARAMENDI HELDU DA TXARA II ETA BIHARKORA, MAITASUNEZ BETETAKO BESARKADA BATEKIN
Aste gutxian, oso persona maitatua eta mirestua izatera iritsi da Edurne
TXARA II n eta egoiliarrak desiatzen daude egunero bera ikusteko.
Nahiz eta, praktikak hasi aurretik, ondoen zegozkion lanak bilatu zitzaizkion, Edurnek jartzen dion samurtasunak, gogoak eta ilusioak gainditu egin ditu bere betebeharrek duten balioa.
Beste behin,
Pauso Berriak ek (
Atzegi +
Gureak), Edurnerekin batera, beste muga bat gainditzea lortu du, afektibitatearena, hain zuzen ere. Hasieratik, garbi zuen Edurnek pertsona helduekin lan egin nahi zuela; Txara II ko langileei eta egoiliarrei galdetzea besterik ez dago, egunero itxaroten dituzte Edurneren besarkada maitagarriak, eta “ze maitagarria zaren… zu bezelako jendea behar dugu hemen. Opari bat zara guretzako” bezalako esaldiak eskaintzen dizkiote.
Gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko ekintza berri honi esker, eta
Biharkoko lankideek Edurneri laguntzeko erakutsi duten gogoak bultzatuta, bera taldeko partaide bat gehiago izatea lortu dute, eta eguneroko bizipenak partekatzeko eta maitasuna adierazteko ilusioz dago.