Martinek ekainean hasi zituen bere praktikak Donostiako Tabakaleran. Duela aste gutxi, bere lankideei zeinu hizkuntzako ikastaro bat irakasten hasi zen. Asteazkenero zeinu hizkuntza ikasteko eta kafea hartzeko elkartzen dira. Ekintza honen bidez, lankideek Martinekin komunikatzen ikasten dute kafeaz gozatzen duten bitartean.
Aste honetan Tabakalerari eskerrak eman nahi dizkiogu “Martinei” buruz eginiko bideoarengatik.